Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2018

SIMETRIA - AIRTEMIS

Imagen
Gaur simetria lantzen ibili gara klasean. Jone Uria bertsolari eta matematikariaren bertsoa ikus-entzunez ekin diogu saioari. Txapelketa bailitzan, txalo zaparrada eskaini diote ikasleek amaieran. Ondoren, bertsoak esandakoari jarraiki, euskara eta simetria uztartzen saiatu gara: -  Lehiaketa! Ea nori bururatzen zaion hitz simetriko luzeena, hau da, ezkerretik eskuinera eta alderantziz irakurrita hitz bera lortzen dena. Adibidez, AMA. - ERE - esan du Javik . - Ondo, baina ez duzu nire adibidearen hizki kopurua gainditu! Lau hizkiko adibiderik bururatzen al zaizue? Segundo batzuetako isiltasunaren ondoren ... - IRRI - oihukatu du Igorrek . - Ona!! Eta bost hizkiko hitzik? Ez zaio inori halakorik bururatu. - Gazteleraz badago hitz mundial bat : RECONOCER . Modu horretako hitz kapikuei   Palindromo deitzen zaie . Biharko norbaitek horrelako hitz euskaldunik asmatzen badu , puntu bat emango diot! Zurrumurru motibagarria sortu da

Altza buruak!

Imagen
"1953ko maiatzaren 2an Havilland Comet hegazkinak Calcutatik aireratu bezain azkar istripu larria izan zuen eta bidaiari guztiak hil ziren. Badakizue zerk eragin zuen istripua? Hegazkinak laukizuzen formako leihoak zituen, eta aireko presioa jasan ezinda, lehertu egin ziren! Ordutik aurrera hegazkinetako leihoek forma obalatua dute, hau da, ertzik gabekoak dira." Hitz horiekin hasi dut gaurko klasea. Ikasturtea hasi zenetik Geometria lantzen dihardugu, eta behin baino gehiagotan azpimarratu diet ikasleei geometria egunerokotasunarekin lotzearen garrantzia. Matematika betaurreko teorikoekin ikusten dugu sarritan, eta horri buelta emateko ezinbestekoa da alderdi praktikora gerturatzea, kontzeptuak ulertzen laguntzen duelako eta, bereziki, matematikaren baliogarritasuna azaleratzen duelako. "Irudi lauak edota solido geometrikoak irakastea tokatzen bazaizue, betiko irudiak (ezkerraldeko argazkian agertzen direnen tankerakoak) erakutsi beharrean, adibidez, azter ditz