Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2018

π

Imagen
Halloween-ekin batera iristen da urtero nire ikasleak beldurtzen dituen zenbakia azaltzeko eguna, π zenbakia hain zuzen. Nire irakasle esperientziak egiaztatu dit jarduera baten enuntziatuan zenbaki oso bat (12 adibidez) jarri ordez π agertzen bada, jarduera ongi egingo duten ikasleen portzentajea nabarmen jaisten dela; ariketaren ebazpen-bidea berbera izan arren, π zenbaki irrazional eta misteriotsua tartean egoteak hankaz gora jartzen ditu ikasleen kirioak. Eta zergatik gertatzen da hori?  π -ren esanahia ulerterraza izan arren, Lehen Hezkuntzan irakasle gutxi dira bere jatorria eta esanahia sakonki lantzen dutenak. Ni ikasle izan nintzenean ere halaxe esan zidan matematikako irakasleak: "π zenbakia 3,14 da; ariketaren batean agertzen bada, zanpatu π- ri dagokion kalkulagailuko tekla eta egin eragiketak beste edozein zenbaki bailitzan! ". Baina beste inolako azalpenik ez emateak gerora kalteak dakartza, bizitzan gertatzen zaigun bezala, ezezaguna den edo