Entradas

Mostrando entradas de 2019

Infinitu maite zaitut, Luka

Imagen
"Bultzaa!! Bultzaa!! Badatoor gure txikia!!!" eta halaxe, bultzada bakarrean, eta ordulariak 5:55 (ez da broma) seinalatzen zuen une berean, jaio zen Luka; eta bere negarra sinfoniarik ederrena iruditu zitzaigun. Hala ere, ia 2 urte lehenago hasi zen dena, 2.haurra nahi genuela erabaki genuen momentuan. Bi neskako bikotea izaki, medikuen laguntza ezinbestekoa zen gure nahia aurrera eramateko, eta halaxe ekin genion bideari. Eta orain, Luka soinean zurrunkaka dudala, atzera begira jarri eta benetan bide matematikoa izan dela ohartu naiz.  Klinikaren aukeraketarako, adibidez, hainbat puntu hartu genituen kontuan: aurrekontuak (aritmetika), klinika bakoitzeko haurdunaldi portzentajeak (estatistika eta probabilitatea), klinikaren kokalekua (neurria),...  Behin klinikaren aukeraketa eginda, tratamendua martxan jarri genuen: lehendabizi hormonak hartzen hasi (folikulo kopurua handituz, haurdun geratzeko probabilitatea ere handitu zedin, aritmetika eta probabilitatea) eta ondor

Matematika = Nazka

Imagen
Ikasturteko lehenengo egunean, ikasleen aurrean nire burua aurkezten dudanean eta Matematika eta bere Didaktikako irakaslea izango naizela esaten diedanean, bekozko iluna jartzen didate gehienek . Eta, normalean, MATEMATIKA hitza entzuten duten bezain azkar "ufff", "que rollo", "ni oso txarra naiz zenbakiekin" eta horrelakoak botatzen dizkidate. Panorama erakargarri horri aurre egiten saiatuko naizela erantzuten diet, eta ikasturte amaieran egingo dugula azken balorazioa. Azken urteotan, hala ere, ikasleengandik jasotako lehenengo inpresio hori horren ezkorra ez zelakoaren susmoa neukan, eta hori frogatze aldera, ikasleei MATEMATIKA hitz bakarrarekin lotzeko eskatzea bururatu zitzaidan boteprontoan . " Papertxo batean, izenik jarri gabe, idatzi MATEMATIKA hitzarekin burura etortzen zaizuen lehenengo adierazpena ". Zintzo bete zuten agindutakoa ikasleek. Papertxoak gorde eta bulegoan patxadaz begiratu nituen erantzunak. Matematikari/burukarra

Escape Room matematikoa

Imagen
Zer da Escape Room-a? Talde batek gela batetik "ihes egitea" izango du helburu; horretarako, elkarlanean arituz, erronka desberdinak gainditu beharko ditu. Ordubete pasa aurretik taldeak gelatik ateratzea lortzen badu Escape Rooma gaindituko du; kontrakoan, partida galdutzat ematen da.  Gaur egun oso modan dagoen jolasa da, eta gero eta herri gehiagotan ari dira irekitzen horrelako gelak. Duela hiru urte eduki nuen lehenengo esperientzia mundu honetan; Bilboko Escape Room bat egin nuen beste 3 lagunekin, eta ateratzea lortu ez genuen arren esperientzia ahaztezina izan zen niretzat. Jolasak engantxatu egin ninduen: denborapasa paregabea iruditu zitzaidan, talde-lana, logika, zuhurtasuna, adimena, tentsioa, ... uztartzen zituelako, batik bat. Eta lehenengo esperientzia hartan bertan esan nion nire buruari: "noizpait horrelako zerbait sortu behar dut nire ikasleekin egiteko!". Pertsona tematia izaki... pentsatu eta egin! Diseinua ER bat sortzeko ideia horre

Moda?! Pasarela Cibeles!

Imagen
Gaur Estatistika gaiarekin hasi gara. Ezer esplikatu aurretik, adibide batetik abiatuko ginela esan diet ikasleei: "Sarritan, interesgarriagoa izaten da egoera erreal batean suerta dakigukeen arazo bat ebaztetik teoriara iristea, alderantziz egitea baino. Hortan datza gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari den Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza." Ondokoa proposatu diet: " Zuetariko bakoitzak idatzi papertxo batean gelako arbelaren luzera; estimazio bat egin behar duzue, hurbilketa bat." Ikasleak urduri antzean igerri ditut, astakeriaren bat jartzeko bildurrez. - Idatzi lasai luzera!- animatu ditut - anonimoa da eta ez dut inor suspendituko horregatik! - txantxetan. Poliki-poliki, ikasleek euren papertxoa bete eta niri eman didate. - Orain, banan banan, papertxoetan jarritakoa ikusi eta taula bat osatuko dugu, zuek esandako neurriak txikitik handira ordenatuz . - esan diet - Estatistikako edozein ikerketetan ere horrelakoxea izaten da abiapuntua: dat

Zenbakien melodia

Imagen
Imajinatzen al duzue zenbakirik gabeko bizitzarik? - Zer egingo genuke minutu, egun eta urterik gabe?! Nola egingo genituzke erosketak produktuen preziorik ezagutu gabe ala txanpon eta bilete hutsekin?! Imajinatzen al duzue emaitzarik gabeko eskubaloi partida bat?! Eta nola egingo genuke dei bat telefono zenbakirik gabe?! - soinu bandarik gabeko bizitza zatekeen, txuri beltzezko mundua. Horrexegatik zenbakien ikaskuntzari berebiziko garrantzia eman behar zaio, beste adar askoren sorburu baita, eta oinarri finkoa edukitzea ezinbestekoa da, ondorengo ikaskuntza, paperezko etxe bat bailitzan, desegin ez dadin. Zenbakien irakaskuntzan zentratuz, garrantzitsua da zenbakikuntza sistema hamartarra ulertzeari denbora nahikoa eskaintzea; sarritan, haurrek sistema hamartarraren funtsa ongi ulertu gabe jarraitzen dute aritmetikaren ikaskuntzaren prozesuan eta, gerora, horrek arazo ugari ekar ditzake, buruketak ebazterakoan, adibidez.  Sistema hamartarra lantzeko lagungarria da materi