Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2019

Moda?! Pasarela Cibeles!

Imagen
Gaur Estatistika gaiarekin hasi gara. Ezer esplikatu aurretik, adibide batetik abiatuko ginela esan diet ikasleei: "Sarritan, interesgarriagoa izaten da egoera erreal batean suerta dakigukeen arazo bat ebaztetik teoriara iristea, alderantziz egitea baino. Hortan datza gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari den Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza." Ondokoa proposatu diet: " Zuetariko bakoitzak idatzi papertxo batean gelako arbelaren luzera; estimazio bat egin behar duzue, hurbilketa bat." Ikasleak urduri antzean igerri ditut, astakeriaren bat jartzeko bildurrez. - Idatzi lasai luzera!- animatu ditut - anonimoa da eta ez dut inor suspendituko horregatik! - txantxetan. Poliki-poliki, ikasleek euren papertxoa bete eta niri eman didate. - Orain, banan banan, papertxoetan jarritakoa ikusi eta taula bat osatuko dugu, zuek esandako neurriak txikitik handira ordenatuz . - esan diet - Estatistikako edozein ikerketetan ere horrelakoxea izaten da abiapuntua: dat