Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2018

3,2,1,...

Mahai gaineko karpeta besapean hartu, arropa guztia dagokion lekuan dudala berretsi, koloretako klarionaren kaxa eskuan hartu eta bulegotik atera naiz. Gelaraino dagoen pasilloa urduri gurutzatu dut; lankide bati kasu egin diot eskuarekin eta “ ondo hasi! ” esanez agurtu dut. Gelako atera gerturatzerakoan sakon hartu dut arnasa; eta karpeta eta klarion-kaxa irakasleon mahai gainean utzi ondoren ikasleei begira jarri naiz. 160 begi inguru niri erradiografia ateratzen. Bizkor sentitu dut bihotza bularpean… pum-pum! pum-pum!…, eta irribarretxo bat nire ezpainetan marraztuz “ Egunon! Nire izena Iera da eta ni izango naiz Matematika eta bere didaktika II irakasgaiko irakaslea ” esan dut. Hau da Irailaren 10ean, ikasturte berria hastearekin batera gertatu zena. 13 urte daramatzat unibertsitatean lanean, eta urtero errepikatzen den errutina eta sentsazioak dira. Baina hori da ikasturtero errepikatzen den gauza bakarra, hortik aurrera gertatuko dena, aurreko 13 ikasturteetan gertatutak