Entradas

Mostrando entradas de enero, 2019

Zenbakien melodia

Imagen
Imajinatzen al duzue zenbakirik gabeko bizitzarik? - Zer egingo genuke minutu, egun eta urterik gabe?! Nola egingo genituzke erosketak produktuen preziorik ezagutu gabe ala txanpon eta bilete hutsekin?! Imajinatzen al duzue emaitzarik gabeko eskubaloi partida bat?! Eta nola egingo genuke dei bat telefono zenbakirik gabe?! - soinu bandarik gabeko bizitza zatekeen, txuri beltzezko mundua. Horrexegatik zenbakien ikaskuntzari berebiziko garrantzia eman behar zaio, beste adar askoren sorburu baita, eta oinarri finkoa edukitzea ezinbestekoa da, ondorengo ikaskuntza, paperezko etxe bat bailitzan, desegin ez dadin. Zenbakien irakaskuntzan zentratuz, garrantzitsua da zenbakikuntza sistema hamartarra ulertzeari denbora nahikoa eskaintzea; sarritan, haurrek sistema hamartarraren funtsa ongi ulertu gabe jarraitzen dute aritmetikaren ikaskuntzaren prozesuan eta, gerora, horrek arazo ugari ekar ditzake, buruketak ebazterakoan, adibidez.  Sistema hamartarra lantzeko lagungarria da materi