MATECONQUIS: gamifikazio proiektua - I
"Kaixo!
Datorren astean hasiko dira 2.lauhileko klaseak. Gogoratuko duzuenez,
Estatistika eta Probabilitatea gaiak lantzea geratzen zaigu.
Ikusi bideoa eta, ondoren, jarraitu irakurtzen mezu hau...
Ikasleak motibatzeko bideoa
Zer diozu? Parte hartu nahi al duzu?? Parte hartzeko baldintza bakarra klaseetara joatea da. Bueno... eta casting-a egitea! Datorren astetik
aurrera MATECONQUISeko lehiakide izan nahi baduzu bideo bat bidali beharko didazu. Bertan, zure burua aurkeztu eta Mateconquis-en zergatik parte hartu nahi duzun azaldu beharko duzu.
Casting-a jaso eta bideoak baldintza guztiak betetzen dituela
egiaztatzen dudanean, mezu bat bidaliko dizut MATECONQUISeko lehiakide
bilakatu zarela esateko. Animatu eta bidali Casting-a lehenbailehen!!
Julian Iantzi"
Horixe da, gabonetan, klaseak hasi aurreko astean, ikasleei bidali nien mezua.
ETB2ko El Conquistador del Pacífico programa arrakastatsuan oinarritutako Gamifikazio proiektua martxan zegoen iada, abentura berri bat hastera nindoan.
Bi egun beranduago, ikasleen casting-bideoak jasotzen hasi nintzen, bata bestearen atzetik. Lehenengo aldiz ikasleak musukorik gabe ikustea zirraragarria izan zen. Zenbat irribarre polit estaltzen dituen pandemia zikin honek! Eta a ze nolako bideoak, ETBko programara aurkezteko modukoak!
Lehenengo egunean ikasleak gelara inoiz baino gogotsuago sartzen zirela iruditu zitzaidan, baita begirada konplizeren bat baino gehiago jaso nuela ere. Gamifikazioko 1.go helburua beteta zegoen: ikasleak jakin-minez zeuden, matematikako klasea hasteko irrikaz.
Gamifikazioaren inguruko azalpen teoriko eta praktikoak eman ostean, hiru talde sortuko genituela esan nien: berdea, urdina eta gorria. Horretarako telebistako saioan erabiltzen dutenaren tankerako erruleta birtual bat erabili nahi izan nuen, taldeak zoriz osatzeko (ikasle bakoitzarekin erruleta martxan jarri eta ateratzen zen kolorea izango zen berea).
Behin taldeak osatuta, klaseetako dinamika azaldu nien: "Edukiak orain arteko klaseetan bezala azalduko ditut, baina edozein momentutan galderak, jolasak,... planteatuko dizkizuet bakarka ala taldeka ebatzi beharko dituzuenak eta puntuak irabazteko balioko dizuetenak. Gamifikazio proiektu osoan, lehiakide bakoitzak 200 puntu izango dituzue jokoan, eta gutxienez 120 puntu lortzen dituenak ez du gai honetako azterketarik egin beharko."
Azterketa ekiditeko aukera horrekin ikasleak gora etorri ziren eta besoren bat jasota "aupa ekipo!" bezalako animo oihuak bota zituzten.
"Bihar hasiko gara lanean, bihar izango da Mateconquiseko 1.go kapitulua. Baina aurretik lehenengo 10 puntuak lortzeko aukera izango duzue: talde bakoitzak taldearen izena eta ikurra asmatu eta bidali beharko dizkit."
Irudian ikusi besterik ez dago partaide bakoitzari emandako lehenengo 10 puntuak ondo merezitakoak izan zirela. Ikasleen inplikazioa erabatekoa zen: jolasa hasi aurretik, dagoeneko, gamifikazioan guztiz murgilduta zeuden.
Hurrengo egunean, ikasleak gelara sartu eta paretetan goiko argazkian ikusten diren fitxak pegatuta ikusi zituztenean emozioak gainezka egiten ziela nabaritu nien.
Eta ahots ozenez, horrela ekin nion abenturari:
"Egun on denoi eta ongi etorri MATECONQUISera!!". Eta hori esaten ari nintzela, ikasleek, nire atzean, arbelean, EPISODIO 1 idatzita ikusi zuten. Musukoek ere ez zuten lortu euren irribarrea estaltzea.
Ikaragarri gustatu zait. Dagoeneko engantxatua!!
ResponderEliminarMila esker!! Laster 2.zatia!!
EliminarZein ideia ona! Etb2ko lehiaketa ez ezik, blog honta ere engantxatuko da bat baino gehiago.
ResponderEliminarNeuk ere Lehen Hezkuntzako gradua Donostian ikasi nuen eta izugarrizko pena dut matematika zurekin ikasi ez izanagatik (Sicuen nengoelako), nire gelakideek hitz onak besterik ez baitzituzten esaten zu eta irakasgaiaren inguruan.
Animo eta segi gogor lanean Iera!
Nire lanarekin disfrutatu egiten dut eta horrela dena da errazagoa... Mila mila esker zure hitzengatik!
Eliminarputa mierda
ResponderEliminarMila esker iruzkinagatik, Gustura irakurriko nuke sarreraren zure kritika sakonagoa, hobetzeko balio diezadake-eta.
Eliminar