Mezuak

Moda?! Pasarela Cibeles!

Irudia
Gaur Estatistika gaiarekin hasi gara. Ezer esplikatu aurretik, adibide batetik abiatuko ginela esan diet ikasleei: "Sarritan, interesgarriagoa izaten da egoera erreal batean suerta dakigukeen arazo bat ebaztetik teoriara iristea, alderantziz egitea baino. Hortan datza gaur egun gero eta indar handiagoa hartzen ari den Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza."

Ondokoa proposatu diet: "Zuetariko bakoitzak idatzi papertxo batean gelako arbelaren luzera; estimazio bat egin behar duzue, hurbilketa bat."
Ikasleak urduri antzean igerri ditut, astakeriaren bat jartzeko bildurrez.
- Idatzi lasai luzera!- animatu ditut - anonimoa da eta ez dut inor suspendituko horregatik! - txantxetan.
Poliki-poliki, ikasleek euren papertxoa bete eta niri eman didate.
- Orain, banan banan, papertxoetan jarritakoa ikusi eta taula bat osatuko dugu, zuek esandako neurriak txikitik handira ordenatuz. - esan diet - Estatistikako edozein ikerketetan ere horrelakoxea izaten da abiapuntua: datuen bilke…

Zenbakien melodia

Irudia
Imajinatzen al duzue zenbakirik gabeko bizitzarik? - Zer egingo genuke minutu, egun eta urterik gabe?! Nola egingo genituzke erosketak produktuen preziorik ezagutu gabe ala txanpon eta bilete hutsekin?! Imajinatzen al duzue emaitzarik gabeko eskubaloi partida bat?! Eta nola egingo genuke dei bat telefono zenbakirik gabe?! - soinu bandarik gabeko bizitza zatekeen, txuri beltzezko mundua.
Horrexegatik zenbakien ikaskuntzari berebiziko garrantzia eman behar zaio, beste adar askoren sorburu baita, eta oinarri finkoa edukitzea ezinbestekoa da, ondorengo ikaskuntza, paperezko etxe bat bailitzan, desegin ez dadin.
Zenbakien irakaskuntzan zentratuz, garrantzitsua da zenbakikuntza sistema hamartarra ulertzeari denbora nahikoa eskaintzea; sarritan, haurrek sistema hamartarraren funtsa ongi ulertu gabe jarraitzen dute aritmetikaren ikaskuntzaren prozesuan eta, gerora, horrek arazo ugari ekar ditzake, buruketak ebazterakoan, adibidez. 
Sistema hamartarra lantzeko lagungarria da material manipula…

π

Irudia
Halloween-ekin batera iristen da urtero nire ikasleak beldurtzen dituen zenbakia azaltzeko eguna, π zenbakia hain zuzen. Nire irakasle esperientziak egiaztatu dit jarduera baten enuntziatuan zenbaki oso bat (12 adibidez) jarri ordez π agertzen bada, jarduera ongi egingo duten ikasleen portzentajea nabarmen jaisten dela; ariketaren ebazpen-bidea berbera izan arren, π zenbaki irrazional eta misteriotsua tartean egoteak hankaz gora jartzen ditu ikasleen kirioak.
Eta zergatik gertatzen da hori? π-ren esanahia ulerterraza izan arren, Lehen Hezkuntzan irakasle gutxi dira bere jatorria eta esanahia sakonki lantzen dutenak. Ni ikasle izan nintzenean ere halaxe esan zidan matematikako irakasleak: "π zenbakia 3,14 da; ariketaren batean agertzen bada, zanpatu π-ri dagokion kalkulagailuko tekla eta egin eragiketak beste edozein zenbaki bailitzan!".Baina beste inolako azalpenik ez emateak gerora kalteak dakartza, bizitzan gertatzen zaigun bezala, ezezaguna den edozerk ezinegona…

SIMETRIA - AIRTEMIS

Irudia
Gaur simetria lantzen ibili gara klasean. Jone Uria bertsolari eta matematikariaren bertsoa ikus-entzunez ekin diogu saioari. Txapelketa bailitzan, txalo zaparrada eskaini diote ikasleek amaieran.
Ondoren, bertsoak esandakoari jarraiki, euskara eta simetria uztartzen saiatu gara: - Lehiaketa! Ea nori bururatzen zaion hitz simetriko luzeena, hau da, ezkerretik eskuinera eta alderantziz irakurrita hitz bera lortzen dena. Adibidez, AMA. - ERE - esanduJavik. - Ondo, baina ez duzu nire adibidearen hizki kopurua gainditu! Lau hizkiko adibiderik bururatzen al zaizue? Segundobatzuetakoisiltasunarenondoren... - IRRI - oihukatuduIgorrek. - Ona!! Eta bost hizkiko hitzik? Ezzaioinorihalakorikbururatu. - Gaztelerazbadagohitzmundialbat: RECONOCER. ModuhorretakohitzkapikueiPalindromodeitzenzaie. Biharkonorbaitekhorrelakohitzeuskaldunikasmatzenbadu, puntubatemangodiot! Zurrumurru motibagarria sortu da ikasgelan.
Jarraian, simetria zein hitz ala irudirekin erlazionatuko luketen galdetu diet, eta berehala…

Altza buruak!

Irudia
"1953ko maiatzaren 2an Havilland Comet hegazkinak Calcutatik aireratu bezain azkar istripu larria izan zuen eta bidaiari guztiak hil ziren. Badakizue zerk eragin zuen istripua? Hegazkinak laukizuzen formako leihoak zituen, eta aireko presioa jasan ezinda, lehertu egin ziren! Ordutik aurrera hegazkinetako leihoek forma obalatua dute, hau da, ertzik gabekoak dira."
Hitz horiekin hasi dut gaurko klasea. Ikasturtea hasi zenetik Geometria lantzen dihardugu, eta behin baino gehiagotan azpimarratu diet ikasleei geometria egunerokotasunarekin lotzearen garrantzia. Matematika betaurreko teorikoekin ikusten dugu sarritan, eta horri buelta emateko ezinbestekoa da alderdi praktikora gerturatzea, kontzeptuak ulertzen laguntzen duelako eta, bereziki, matematikaren baliogarritasuna azaleratzen duelako.
"Irudi lauak edota solido geometrikoak irakastea tokatzen bazaizue, betiko irudiak (ezkerraldeko argazkian agertzen direnen tankerakoak) erakutsi beharrean, adibidez, azter ditzatela zue…

3,2,1,...